Espainako eskuinak (eta eskuinean kokatzen ez diren bazuk ere) duela hilabete bat Ceutan izandako etorkinen uholdea Espainaren inbasiotzat jo du. Kontsiderazio honekin bat egin dutenak badira Euskal Herrian ere. Zuzeu webgunean argitaratua.
Ez dago zalantzarik Europan eta Amerikan eskuin muturra une goxoan bizi dela. Espainian, bere markarik ezagunena VOX da. Kataluniako prozesu independentistaren urte gorenetan indarrez agertu zen alderdia. Izan ere, eskuin mutur espainiarrak, eta faxismo espainiarrak orokorrean, bere taldekide europarren aldean badu berezitasun nabarmen bat: bere espainolismo amorratua eta espainiarrak ez diren beste nazionalismoekiko gorroto itsua, bereziki katalan eta euskaldunekikoa. Zuzeu gunean argitaratua.
Uztailaren amaieran Labrazako zentral eolikoaren obrak bisitatu zituzten Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak eta Iberdrola Renovablesen zuzendari nagusiak. Joan den maiatzean, leku berean, lurraren defentsan bost pertsona kateatu ziren, proiektu horrek dakarren arpilatzea eta suntsiketa salatzeko. Berria egunkarian argitaratua.
«Beethovenen bosgarren sinfonia bezala tinbal kolpe handi batez hasten da manifestua: mamu bat dabil Europaren barrena: komunismoaren mamua!». Horrela mintzatzen da Umberto Eco Karl Marxek eta Friedrich Engelsek idatzitako Manifestu Komunista-ren agiriaz ikuspegi literariotik gorazarre eginez. Berrian argitaratutako iritzi artikulua.
Hamabi urteko kalapiten ondotik, badirudi Marieneko ordokian aurreikusi eraikuntza programa fase berrian sartu dela. Proiektuarekin aberastu nahi duten ahaleginak ahalegin, Bouygues-en eta Kanboko herriko etxe berriaren arteko eztabaiden tenorea abiatu liteke, proiektua bertan behera uzteko baldintzei buruz.
Lurraren defentsaren aldeko talde eta elkarteen iniziatiba anitzak gabe, halakorik ez zen gertatuko. Partida ez bada oraindik osoki bururatua ere, elementu desberdinek eraman gaituzte egoera honetara eta esperientzia zonbait gogoan atxiki ditzakegu.
Inbasioak, genozidioak, oldarraldi militarrak salatzen dugu. Gerrarako joera indartzen ari dela salatzen dugu. Azken manifestazioetan Israelen aurka, AEBren aurka, OTANen eta militarismoaren aurkako ohiuak entzuten ditut. Denak zuzenak, beharrezkoak; alabaina faltan botatzen ditut Putinek Ukrainian egiten ari denarekiko salaketa. Zergatik? Ez dugu ikusten Trump eta Putinen aliantzaren nondik norakoa? Ez dugu ikusten eskuin muturreko oldarraldien baitan gauzatzen ari dela, bata besteriekin lotuta dagoela ? Zuzeu webgunean argitaratua.
Aurtengo Korrikaren inguruan piztutako polemikek aukera ederra ematen digute egungo egoera politikoaren azpiko tentsioak agerian jartzeko. Zuzeu webgunena argitaratua.
Artikulu hau EH Bizirik plataformak duela hamar hilabetez idatzi zuen, EH Bilduko bozeramailea den Arnaldo Otegiri erantzunez. Hainbat puntu garrantzitsu jorratzen ditu : transizio energetikoa, zer eta nola, subirotasun energetikoa, zer motako industria produkzioa eta beste. Argipen eta eztabaida sakonak merezi dituzten gaiak dudarik gabe.
Erreakzioa zabaltzen ari da, mugimendu faxista berri bat indartzen ari da, eta estatuak geroz eta autoritarioagoak dira. Berria egunkarian argitaratua.
Katakrak Iruñeko argitaletxearen eskutik, “Premières secousses” liburua, Eider Beobide Urkizarrek itzulia, euskaraz irakurtzeko parada badugu abendutik goiti. Segidan OSTIAko bi kidek idatzi hitzaurrea publikatzen dugu. Bestalde liburuaren bi kapitulu irakur daitezke frantsesez hemen eta hor.