«Beethovenen bosgarren sinfonia bezala tinbal kolpe handi batez hasten da manifestua: mamu bat dabil Europaren barrena: komunismoaren mamua!». Horrela mintzatzen da Umberto Eco Karl Marxek eta Friedrich Engelsek idatzitako Manifestu Komunista-ren agiriaz ikuspegi literariotik gorazarre eginez. Berrian argitaratutako iritzi artikulua.
Bada 40 urte pasa abertzaleak Baionako herri hauteskundeetan parte hartzen hasi zirela, 1983an hain zuzen. Azken hamarkadetako ibilbide luzearen gorabeherek badute zer ikustekorik 2026ko hitzordu elektorala prestatzeko Baionako abertzale ezkertiarrek egindako hautuekin, bai eta irabazteko aukera erreala bihurtzearekin ere.
Hiri handi guztietan bezala, baina are gehiago Baionan, Iparraldeko hiri nagusia izanik, eztabaida politikoek pisu nabarmena izan dute eta badute herri hauteskundeetan, tokiko arazoetatik haratago. Gisa berean hamarkada horietan abertzale mugimenduak ezagutu dituen eztabaida estrategikoek, zatitze edota bateratze faseek eragina izan dute herri hauteskundeei buruz bertako militanteen hautuetan.
Katakrak Iruñeko argitaletxearen eskutik, “Premières secousses” liburua, Eider Beobide Urkizarrek itzulia, euskaraz irakurtzeko parada badugu abendutik goiti. Segidan OSTIAko bi kidek idatzi hitzaurrea publikatzen dugu. Bestalde liburuaren bi kapitulu irakur daitezke frantsesez hemen eta hor.