Turismoa ez da gaur goizeko kontua, baina mugak begien bistan ipini dira bereziki azken urteotan. Gaia aztertzeko eta gogoeta bultzatzeko liburua argitaratu berri du ARGIAk: Turismoa. Desazkundera bidaia. Donostiako Bizilagunekin plataformako kide da Asier Basurto. Euskal Herriko markoan kokatu du liburua. Ez da irakurgai akademiko bat, ezta datuen azterketa bat ere; oinarrizko azalpen bat da gaira sartu nahi duen ororentzat. Argia aldizkarian publikaturiko elkarrizketa.
Artikulu hau EH Bizirik plataformak duela hamar hilabetez idatzi zuen, EH Bilduko bozeramailea den Arnaldo Otegiri erantzunez. Hainbat puntu garrantzitsu jorratzen ditu : transizio energetikoa, zer eta nola, subirotasun energetikoa, zer motako industria produkzioa eta beste. Argipen eta eztabaida sakonak merezi dituzten gaiak dudarik gabe.