Artikulu bat proposatu

Image accompagnant le lien de publication sur le site Ezkermila.
DESCRIPTION

aktualitatea

Ekarpenak

Ekarpenak

Espainako eskuinak (eta eskuinean kokatzen ez diren bazuk ere) duela hilabete bat Ceutan izandako etorkinen uholdea Espainaren inbasiotzat jo du. Kontsiderazio honekin bat egin dutenak badira Euskal Herrian ere. Zuzeu webgunean argitaratua.

Artikulua PDF

Nola kontsideratu daiteke asilo eske datozenak armada inbasore? Etorkinak babes bila datoz euren herrietan bizibaldintza duinak ez dituztelako bermatuta, eta hein haundi baten, gu geu gara egoera horren erantzule.

Argitzearren, Afrikako eremu horretan inor inbasore bada, Espainida da. Ceuta eta Melilla enklabe kolonialak dira, Espainiar kolonialismoaren azken gotorlekuak, gutxi arte Sidi Ifni, Sahara, Ekuatore Ginea eta Fernando Po izan diren bezalaxe; edo Guantanamo Ameriketatu Estatu Batuena; Groenlandia Danimarkarena; Donbas eta Krimea Errusiarena, Martinika Frantziarena edota Sahara Marokorena. Zuzenean edo zeharka kolonialismoa munduan bizi-bizirik dago.

Kolonietako okupatzaileek alde egin behar dute. Ondoren toki hauetan bizi izan diren jendearen eskubideak bermatu eta errespetatu beharko dira, finean, zailak bezain ezinbestekoak diren prozesu dekolonizatzaileak martxan jarri behar dira.

Migratutako pertsonekin gertatzen ari dena ez da onargarria, munduko pertsona zaurgarri eta ahulenak ez ditugu gurekin nahi. Europarrok, urte luzez kolonizatu eta ustiatu ditugu hainbat herrialde, eta gaur egun horretan dihardugu ere, erregaiak eta mineral preziatuak lapurtu dizkiegu, are gehiago, sarraskiak eta gerra zibilak bultzatu eta klimak gaiztotu ditugu. Horrek guztiak badu zerikusirik migrazioarekin.

Ipar globalean bizi garenok (hala erabakita edo ez) miloika pertsonen exodoak bultzatzen ditugu, mundua muga eta harresis inguratzen dugun bitartean. Beraz, daukagun erantzukizunetik migratutako pertsonak babestu behar ditugu. Aspaldi esan genuen, Sobiet Batasunaren eta Europa artean zegoen horma erortzean harresien amaiera ospatu genuen, gaur egun, ordea, militarki defendatzen diren mugak biderkatu egin dira.

Horrez aparte, salagarria da gure gizarteetan dagoen arrazakeria. Migrazioa delinkuentzarekin eta sexu indarkeriarekin lotzen dute batzuek. Testuinguru honetan, bereziki eskertzekoa da KAS eta beste hainbeste espazioetan euren elkartasuna adierazten duten herritarrak.

Migrazioaren auzian, kontsiderazio humanitarioaz gain arazo estrategiko eta politikoak ere badaude. Langile klasea ez da inoiz jatorri nazional bakarrekoa (industrializazioak, mundu osoan, toki askotako langileria pilatu behar du produkzioa gauzatzeko). Hau da, bilakaera hortik abiatu beharra dago helburu bateratuetara iristeko. Askapen nazional eta sozialaren bidean langile-klasearen zati haundi bat kanpoan uzteak prozesua bera oztopatzen du. Arrazakeriak kalte haundia egiten digu. Aldez aurretik bazterrean uzten bada langile klasearen parte handi bat, askapen nazional eta soziala lortu nahi duen prozesu batean parte hartzea oztopatzen ari zaio.

Ezinbestean, gaurko eta betiko aldarria: Mundu guztiko langileok eta herri zapalduok elkar gaitezen!

Résumé en français

La droite espagnole (et d'autres qui ne se situent pas à droite) a qualifié d'invasion de l'Espagne la vague d' immigrant.es survenue il y a un mois à Ceuta. Il y en a aussi au Pays Basque qui partagent cette vison.